nola iritsi
Ver plano
 
 

Hotel Restaurante Usategieta

Hotel Restaurante Usategieta ****

Maldaburu Bidea, 15 - 20180 OIARTZUN (Gipuzkoa)
Tel. Hotela 943 260 530
Tel. Jatetxea: 943 260 531
info@usategieta.com

HSS 00650

Posizionatze Globaleko Sistemarako Koordenatuak:

Latitude 43º19.312' N  - Longitude 1º51.112' W

Nola iritsi

  DONOSTIATIK

- A-8 Autobidea Irun-Frantzia:

Norabidean abiatu eta 0. irteera hartu: Errenteria - Oiartzun. Bertan, Oiartzunerantz dihoan GI-2134 errepidea hartu; Oiartzun pasa ondoren, beste hiru kilometro jarraitu errepide berdinean (Gurutze edo Irun norabidean). Gurutze auzora iritsiko zara. Bertan, biribilgune bat aurkituko duzu eta Irun markatzen duen irteera hartu behar duzu. Hortik 200 bat metrora, ezkerraldean, zementu pista bat topatuko duzu, HOTEL RESTAURANTE USATEGIETA kartelaz. Pista hori kilometro bat jarraitu eta USATEGIETA topatuko duzu.

- N-1 errepidea Irun-Frantzia:

Norabidean abiatu eta Errenteria pasa ondoren Gaintxurizketa gainera iritsiko zara. Bertan, biribilgune haundi bat, eta hortxe eskuinean dagoen irteera hartu behar duzu, HOTEL RESTAURANTE eta eskola kartelaz seinalizatuta dagoena hain zuzen ere. Bide hori 200 bat metro jarraitu, eta eskuinaldean zementu pista bat hasiko da. Pista hori kilometro bat jarraitu eta USATEGIETA topatuko duzu.

  IRUNDIK

- N-1 errepidea Donostia norabidean abiatu:

Irungo Bentak auzoa pasako duzu eta Gaintxurizketa gainera iritsiko zara. Bertan, biribilgune haundi bat ikusiko duzu, eta HOTEL RESTAURANTE eta eskola kartelaz seinalizatuta dagoen irteera hartu. Bide hori 200 bat metro jarraitu, eta eskuinaldean zementu pista bat hasiko da. Pista hori kilometro bat jarraitu eta USATEGIETA topatuko duzu.

- GI-2134 errepidea hartu Oiartzun norabidean:

Irungo Bentak auzoa pasa eta Oiartzun norabidean jarraitu beste bi kilometro. Gurutze auzora iritsi baino lehen zementu pista bat ikusiko duzu eskuinaldean HOTEL RESTAURANTE kartelaz seinalizatuta. Pista hori kilometro bat jarraitu eta USATEGIETA topatuko duzu.


 
 
Maldaburu bidea 15, 20180 OIARTZUN (Gipuzkoa)
T. 943 26 05 30 / 31 - Fax 943 26 06 75
info@usategieta.com
Iradokizun buzoia
Abisu Legala
Trip Advisor FlickR Facebook Booking
 
 
 
  ©2017 Hotel Usategieta - Eskubide guztiak erreserbatuta | Diseinu eta web programazioa by 375estudio